XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Parole in libertà haiek ere - poesia publikoa, zeinarentzat Marinettik manifestu bat idatzi zuen La declamazione dinamica e sinotticari buruz (1916) - ondoren emango ziren garapen publizitarioentzako erakusgarri poetiko bihurtu ziren.

Etorkizuneko artea publizitarioa izango da berebiziko indarrez idatzi zuen F. Deperok 1931ean, bere Numero Unico Futurista Campari delakoan.

Futurismoak abangoardiaren eremu guztietan izan zuen eraginik, eta publizitatea errealitatearen birreraikitze fantastikoaren tresna eta laguntza izan zen: Fortunato Deperoren sintesi piktoriko edo tipografikoak, Ballaren numero espazialak, Pino Masnataren paisaia-tipografia edo G. Gerbinoren poesia publizitarioa beste askoren arteko adibideak ditugu.

Hitzak askatasunean, 1914ean argitaratutako liburu aurrikusle hori, ideien proiekzio sozialari buruzko diskurtso futuristaren barnean publizitaterako laguntza sintaktiko eta grafiko bihurtu zen, eta futuristek esperientzia nahiz baliabide materialak lortzen hasi ziren bezala aberasten eta konplexuago bihurtzen hasi zen.

7. Futurismoa eta faxismoa.

Futurismoa eta politikaren arteko harremanak aztertzerakoan, eta batez ere futurismoa eta faxismoaren artekoak, ondoko ideia hau oinarritzat hartuz abiatu behar da: abangoardiazko proiektu marinettiarrak ez zuen eremu estetikora mugatzeko asmorik, alderantziz baizik, hau da, kulturaren alderdi guztiak ideologia global batean barnehartu nahi zituen, giza esperientziaren eremu guztiak ukitzeko gaitasuna izango duen ideologia alegia, artetik ohituretara, moraletik politikara.